Imanol Etxabek liburua aurkeztuko du ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 3a

Ostiral honetan, Manuel Lekuona kultur etxeko batzar aretoan liburua aurkeztuko du Imanol Etxabe herritarrak. "La Mano del Destino - Libertad" autoargitaratutako lana da.

Imanol Etxabe herritarrak bere lehenengo liburua aurkeztuko du ostiralean 19:30etan. Manuel Lekuona kultur etxean antolatutako ekitaldian "La mano del destino - Libertad" lana azalduko die bertaratutakoei. Lasarteoriatar batzuek jadanik ezagutzen dute eleberria. Izan ere, liburuaren egunean Okendo plazan postua jarri zuen Etxabek.

"La mano del destino - Libertad" fantasia epikozko istorioa da. Halaber, filosofiaren "eragina" somatu daiteke egilearen arabera.

Aurkezpenean eleberria erosteko aukera izango da, eta etekinen zati bat Medicus Mundi Gipuzkoa erakundeak eramango du. Azaldu duenez, Amazon plataformaren bitartez ere eskuratu daiteke.