Koloreak lantzeko tailerra

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 6a

Amaraun Klubeko txikienei, HH2 mailakoei, zuzendutako tailer berria egingo da maiatzaren 10ean, asteartez, 17:30etik 18:15ak arte, Zumaburu ikastetxeko psikomotrizitate gelan.

Saio honetan koloreak landuko dituzte hainbat joko eta eskulanen bitartez eta bodypaint-a ere egingo da.

Aita, ama, aitona, amona, osaba edo izeba... haurrak heldu batekin batera parte hartu behar du ekintza honetan. 

Informazio gehiago eta izena ematea 943 37 14 48 telefonoan, aisia@ttakun.eus helbide elektronikoa edo Ttakuneko bulegoan eskainiko da.