Stock azokaren edizio berria burutu zen atzo Lasarte-Orian. Aterpea Merkatari elkarteak antolatutako ekimenean hamar dendek parte hartu zuten.
Dendek denboraldiko soberakinak kalera atera zituzten karpetan eta salgai jarri zituzten. Guztia, prezio onean.
Denetarik izan zen herritarren eskura, hala nola, galtzak, kamisetak, jantziak, osagarriak, barruko arropa, haur jolasak, erlojuak, gailu elektronikoak, argazki markoak edo zapatak.
Herritarrak Merceria Aritza, Bazar Abreu, Alba Moda, Merceria Olmi, Urruzola mertzeria, Iturbe zapata-denda, Complementos Alda, Kattagorri Jolas, Donna Boutique eta Ola enmarcaciones dendetara hurbildu, salgaia ikusi eta hainbat izan ziren etxera zerbait eraman zutenak.
Pintxo Ibilbidea
Bestalde, Aterpea IV. Pintxoen Ibilbidea antolatzen hasi da.
Azaroan egingo da ekimena eta honetan parte hartu nahi duten ostalariei elkartearekin harremanetan jartzeko eskatzen die.
Horretarako urriaren 10a baino lehen, 681 610 302 edo 635 739 524 telefono zenbakietara deitu edo itziarirurzun@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar dute interesa duten pertsonek.