Raul Gomez Margallo hirugarren izan zen Usurbilgo Baxurde Krosean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 23a

Herriko lasterkari Raul Gomez Margallo podiumera igo zen iragan igandean jokatutako Usurbilgo Baxurde Krosaren IX. edizioan. 10 kilometroko ibilbidea osatzeko 35:04 minutu behar izan zituen.

Iñaki Garcia usurbildarra gailendu zen, 34:47ko denbora eginez. Gomez Margalloz gain, Lasarte-Oriatik joandako beste 23 lasterkarik zeharkatu zuten proba horretako helmuga-lerroa.