San Pedro elizako katekesi saioak hasiko dira

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 20a

Urriaren 1a, larunbata San Pedro elizan katekesiko kurtso berriari hasiera emango zaio.

Katekesiko arduradunek azaldu dutenez, lehen hezkuntzako lehenengo mailan dauden haurrek izena eman behar dute, lehen Jaunartzea hartzeko beharrezkoak diren 3 urteak egiteko. Saioak hileko lehenengo larunbatean eta  hirugarren larunbatean izango dira, 11:00etan. Izen-ematea urriak 1ean,  goizeko 11:00etan  San Pedro elizan egingo da.

Gainontzeko mailak honako ordu eta egunetan agertu beharko dira: bigarren mailako gaztetxoak  hileko bigarren larunbatean eta laugarren larunbatean, 12:00etan eta hirugarren mailakoak hileko  lehenengo larunbatean eta hirugarren larunbatean, 12:00etan.