Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Aterpeako lehendakari Ramon Ormazabalek sinatu zuten hitzarmena. Helburua gure herrian merkataritza aktibatu eta indartzea da. Udalak eta Aterpeak elkarrekin aurten antolatu dituzten edo aurrera eramango dituzten jardueretarako markoa da eta 10.000 eurotako finantzazioa du.
Udalak jakitera eman duenez, Hitzarmenak Merkataritza eta Ostalaritza Aktibatzeko Planaren eta Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziaren balio-aldia mantentzen ditu.
Lasarte-Oriako Udalak honako konpromisoak hartu ditu: bazkide berriak erakartzeko elkarrekiko kanpaina, urtebetez haien kuotak finantzatzea barne hartzen du; Aterpearen protagonismoa indartzea; Teknologia berrietan eta komunikazioan taldeka formatzeko plana prestatzea; Marketineko aholkulari baten bitartez, banakako aholkularitza eskaintzea; Interes lokaleko ekintzen zabalkundea sustatzea erakusleihoen bidez; Aterpeak 'Merkataritza biziberritzen' egitasmoan eta 'Tratu on bat' markaren eta haren webgunearen promozioan aktiboki parte har dezan sustatzea eta azkenik, bizitza komertzialari eragiten dioten ekimen berrietan parte hartzeko proposatuko dio Aterpeari.
Aterpeak bestalde honako ekintza hauek eraman ditu edo eramango ditu aurrera: bazkide berriak lortzeko mailinga, Ardo-dasta Eguna, Sagardopote Eguna, Hipodromoaren Mendeurrenaren Ospakizuna, Udaberria Eguna, Santa Anako pintxoaren kanpaina, Stock Azoka, Bezeroaren Hamabostaldia, Pintxo Gastronomikoaren Ibilbidea, 'Black Friday' eta Eguberrietako Kanpaina.