Abuztuko odol-emateetan kide ugari

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 19a

Lasarte-Oriako Odol-emaileek abuztuan bi hitzordu izan zituzten Osasun Zentroan, abuztuaren 1a astelehenean eta hilabeteko azken astelehenean, 29an eta Lasarte-Oriako elkarteko lehendakari Joxe Usabiagak azaldu modura, 60 pertsona baino gehiago izan dira. Datu horiek “ez daude gaizki. Ez da ahaztu behar abuztuan jendea oporretara doala”.
Hurrengo saioa hilabetero bezala iraileko azken astelehenean, irailaren 26an, izango dute herriko odol emaileek. Hitzordua Osasun Zentroan da, arratsaldeko 17:30etik 20:30era. 
Odol-emaileetako lehendakariak herritarrak gonbidatzen ditu odol ematera, “beharra dago eta”.