Irteera goizeko 8:00etan izango da elkartearen egoitza aurrean dagoen autobus geltokitik. Lehenik, Markinako Arretxinagako San Miguel ermita ezagutuko dute eta ostean, Lekeitioko itsasargia bisitatuko dute.
Bazkari ederraz gozatuko dute Lekeition eta arratsaldean herriko kaleetatik barrena ibiltzeko aukera izango dute.
Izen-emate epea irekia dago dagoeneko. Elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte eta kide ez direnek, aldiz, 40 euro.