Gaizka Ormazabal herritarrak, Josu Gonzalezek, Mikel Camponek eta Andoni Eizagirrek 4x100 erreleboetan lortutako garaipena izan zen Super Amara BATek Euskadiko taldekako txapelketan erdietsi zituen bederatzietako bat -bost gizonezkoen kategorian, eta lau emakumezkoetan-.
Emaitza horiei esker, gizonezkoen sailkapen orokorreko bigarrena izan zen BAT, Realaren atzetik. Emakumezkoetan hirugarrenak izan ziren.
Ligari hasiera, asteburu honetan
Estatuko ligetako lehen mailako aurreneko jardunaldia jokatuko dute BATeko atletek asteburu honetan. Emakumezkoak Durangon (Bizkaia) ariko dira, eta Monzonen (Huesca) gizonezkoak.