Arteaga II.a Merino I.aren aurka ariko da gaur Bergaran

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 22a

Promozioko eskuz banakako txapelketako final laurdenak jokatuko ditu gaur Arteaga II.ak. Aurkari zaildua izango du parez pare: Merino I errioxarra. Bergarako Herrikoa pilotalekuan ariko dira nor baino nor gehiago, 22:00etatik aurrera. ETB 1 kateak zuzenean emango du partidua.

Final zortzirenetako neurketa eskuko minez amaitu arren, bi aste eduki ditu herriko pilotari gazteak osatzeko, eta gaur bere onena ematea espero du, finalerdietara sailkatzeko.