Hitzarmena sinatu dute Ostadar SKTek eta GES Aseguruak taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 23a

Gazteen taldea babestuko du GES Aseguruak-ek hemendik aurrera.

GES Aseguruak-en bulegoan sinatu dute hitzarmen berria aseguru konpainiak eta Ostadar Saiarre Kirol Taldeak. Gazteen taldeko ordezkari kapitain Unai Iribar, Klubeko Peio Esnalek eta GESeko Kristina Arteagak aurkeztu zuten akordioa.

Ostadarreko ordezkariak pozik agertu dira hitzarmena sinatu izanaz. "GESek ematen digun laguntza ezinbestekoa da; gazteen taldea laguntzeaz gain, gure kirol egitasmoari mesede egiten dio", adierazi dute. Nabarmendu dute Lasarte-Oriako merkatari askok beren laguntza eskaini dietela eta, aldi berean, denak eskertu dituzte.