'Abian da bidea' ekimena 1.600 preso eta iheslari ohiek sinatu dute, horien artean, zenbait lasarteoriatarrek. Espainiako eta Frantziako estatuek presoak "bahitu politikoen" gisara dituztela salatu dute, "salbuespen neurriak" ezarriz eta "haien eta familikoen sufrimendua" areagotuz. Hori dena, "etekin politikoa" ateratzeko helburuarekin.
Arratsaldeko 19:00tan Manuel Lekuona kultur etxean Xabier Alegriak eta Jose Domingo Aizpuruak eskainiko duten hitzaldian preso eta iheslarien etxeratzeari dagozkion estrategia eta bideak aztertuko dituzte.
Apirilaren 8an, Lasarte-Oriako preso ohiek agerraldia egin zuten Okendo plazan, 'Abian da bidea' ekimenarekin bat eginez, eta Bilbon 17an egin zuten manifestaziora dei eginez.