Euskal Inauterietako konpartsa lanean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 26a

Euskal Inauterietako konpartsak asteazkenean egitasmoa moldatzeko lehen pausoa eman zuen, bilera irekia.

Taldeko kideek ekintzaren eraldaketaren zergatia eta ikuspegi berriaren nondik norakoak azaldu zituzten Villa Mirentxun asteazkenean egin zen bileran.

Argi utzi zuten Euskal Inauteriak oinarri dituen baina Lasarte-Oriako identitatea mantendu eta esanahi propia duen egitasmoa antolatu nahi dutela. 

Etnografia taldea

Bileran erabaki batzuk hartu ziren ere. hala nola, proiektua eraldatzeko behar diren talde ezberdinak martxan jartzea.

Lehenengoa, etnografia taldea izango da eta hemendik hilabetera bilduko da.
Talde honek konpartsari marko teorikoa eskainiko dio Euskal Inauterietako pertsonaiak, usadioak, etb. aztertuz.

Laguntzaileak

Konpartsako kideek talde ezberdinen bilerak jakitera emango dituzte. Lagundu nahi duten herritarrek Ttakun kultur elkarteko bulegora hurbildu eta bertan taldeekin harremanetan jarriko dituzte.