Abian da herriko squash txapelketa soziala

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 17a, 12:30

Apirilaren 7an hasi zen Lasarte-Oriako XVIII. Squash txapelketa soziala, Udal Kiroldegian. Aurtengo edizioan Buruntzaldeako hamalau jokalarik eman dute izena.

Zazpiko bi multzotan daude banatuta. A multzoan Iñaki Garcia –iazko txapelduna–, Aitor Tejero, Toño Perez, Oswal Cañedo, Raul Mateos, Alex Garcia eta Iker Cañedo ari dira lehian. B multzoan, berriz, hauek: Kinin Calvo –pasa den urtean txapeldunordea izan zen–, Xabier Azaldegi, David Miguel, Xabi Amiano, Imanol Olaizola, Dani Davila eta Eneko Gartziandia.

Aipatu parte hartzaile horiek ligaxka jokatuko dute maiatzaren 5era arte. Ondoren, emaitzen arabera, txapeldunen fasera sailkatuko dira batzuk eta kontsolaziora besteak. Lehenengo fase horretako partiduak Udal Kiroldegiko kantxan jokatzen ari dira, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara bitartean.