Lasarte-Oria apaintzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 17a

Atzo, Guztion Lasarte-Oria! lehiaketako finalaz gozatu ahal izan zuten artezaletuek. Lasarte-Oriako bost txokoetan artistak lanean ikusteko aukera izan zen. Esprai, margo edo beste teknika batzuk erabiliz herriko hormak biziberritu zituzten.

Madril, Irun, Gasteiz, Getxo eta Donostiatik etorri ziren larunbatean bost artista Lasarte-Oriako horma degradatuak apaintzera.

Bakarrik edo lagunduta, zirriborrotik artelanera haien ikatz-ziri, margo, esprai edo pintzelekin lan egin zuten Guztion Lasarte-Oria! mural lehiaketako finalistek asteburuan zehar. Izan ere, gaur lana amaitzen edo azken ukituak ematen egon baitziren batzuk. 

Forma abstraktuak, pertsonak, kolore alaiekin edo zuri -beltzean margotutakoak gustu guztiei zuzendutako lanak aurki daitezke.

Lanak

Pablo Astrain Gonzalez getxotarraren 'Te vé' lana Kale Nagusiko 6 zenbakiko pasabidean dago. Horma baten gainetik begira dagoen pertsona bat da.

Hipodromo Etorbide hasierako horman Madrilgo Jorge Gordillo Martinezek zaldia eta hockey-a marraztu ditu 'Corazón'  lana dugu.

Ganbo 34 zenbakian Ane Arsuaga Iraola donostiarraren 'Begirunez beteriko begiradak' lanaz gozatu daiteke. 

Bestetik, bi lan oraindik amaitu gabe daude. Sagardotegi kalean, Gasteizko Aleksei Lacalle Diaz artistaren 'Udaberria' eta  Irungo 'Artitadeto' artista elkartearen 'Diversidad' lana, Iñigo de Loiola kalean.

Epai-mahaia

Epai- mahaiko kideak, Fernando Golvano arte kritikaria, Gotzon Huegun eskultorea, Julian Toquero diseinatzailea, Ramon Ormazabal Aterpe Merkatarien elkarteko lehendakaria eta Eva Lizarraga programaren udal arduraduna bihar bilduko dira, lanak aztertu eta sarituak erabakiko dituzte.

Apirilaren 30ean berriz, sari banaketa ekitaldia izango da.

Lahiaketako irudi batzuk gure galerian.