Udal musika eskolako aurrematrikulak maiatzean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 18a

Maiatzetik aurrera 2016/2017 ikasurterako izena eman ahal izango da Udal musika eskolan.

2016/2017 ikasurtean Udal musika eskolan izena emateko epea irekiko da maiatzaren 9an. Hil horretako 27ra arte eman ahal izango da izena Manuel Lekuona kultur etxean goizeko 09:00etatik 14:00etara.

Ikastaroak

Ondorengo musika ikastaroetan eman ahalko da izena:

  • Musika txoko (erroldatuentzat 274,25 euro; ez erroldatuentzat 329,90)
  • Musika hizkuntza (erroldatuentzat 274,25 euro; ez erroldatuentzat 329,90) 
  • Musika tresna (erroldatuentzat 274,25 euro; ez erroldatuentzat 329,90)
  • Txistu edo akordeoia (erroldatuentzat 214,75 euro) 
  • Musika hizkuntza + tresna (erroldatuentzat 508,05; ez erroldatuentzat 616,60)
  • Musika hizkuntza + txistu edo akordeoia (erroldatuentzat 398,10)
  • Abesbatza (erroldatuentzat 45,95 euro; ez erroldatuentzat 55,70)
  • Kamara (erroldatuentzat 137,85 euro; ez erroldatuentzat 165,60)
  • Armonia (erroldatuentzat 259 euro; ez erroldatuentzat 315,95)
  • Musika tresnako taldea (erroldatuentzat 90,45 euro; ez erroldatuentzat 109,95)

?Aurrematrikula egiteko garaian, matrikula osoaren %10a ordaindu beharko da. Ondoren, lehenengo ordainketan deskontatuko zaio aurreratutakoa. Ohartarazi dutenez, eskabidea egin ostean izena ematen ez duenari ordea, ez zaio dirua itzuliko.

Baldintza bereziak

Jakinarazi dute Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) prestazio ekonomikoren bat jasotzen dutenentzat salbuespenak eta hobariak daudela.

Jaurlaritzako edo Udaleko Gazte Txartela dutenek %10eko deskontua izango dute. Familia ugariek, berriz, %30ekoa. Unitate familiarreko bi kide edo gehiagok izena ematean ere bonifikazioak lortuko dira.

Matrikula egiteko epea uztailaren 4tik 22ra izango da. Plaza libreak egonez gero, irailean eman ahal izango da izena berriro.

Informazio gehiago behar izanez gero, Manuel Lekuona kultur etxeko bulegoetan lor daiteke.