Landaberriko alebin neskak Gipuzkoako hirugarren

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 19a

Landaberri ikastetxeko alebin neskek hirugarren postua eskuratu dute Gipuzkoako txapelketan. Donostiako Anoeta miniestadioan ederki aritu ziren gaztetxoak, pasa den asteburuan.

Emaitza paregabea erdietsi dute Landaberr ikastetxeko alebin neskek Gipuzkoako txapelketan: hirugarren postuan sailkatu dira. 

Dena den, emaitza baino garrantzitsuagoa da gaztetxoek kirola -atletismoa, kasu honetan- egiten gozatzea; hori da entrenatzaile eta LOKEko arduradunen helburu nagusia.