Txangoan parte hartzeko interesa dutenek larunbat goizeko 7:50ean dute hitzordua, Lasarte-Oriako tren geltokian. Handik ordubete barru Hendaiakoan jaitsi, eta hondartzaraino joango dira. 12:30ean hartuko dute bueltako trena.
Ostadar SKTk ohartarazten du istripu-aseguru poliza bat daukala; arduratzen da Ipar Martxa alorrak antolatutako irteeretan parte hartzen dutenek izan ditzaketen ezbeharren estalduraz. Hori eduki ahal izateko, "ezinbestekoa" da Ostadarren izena ematea, irteera burutu aurretik. Horretarako, 943 36 04 33 telefonora hots egin daiteke edo bestela ostadar@ostadarskt.eus helbidera idatzi, NAN zenbakia eta telefonoa emanez.