Eragile ugari aniztasunaren alde

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 11

MultikulturFest jaialdia aurkeztu zuten ostiralean Udaletxean. Orain arte Sasoeta-Zumaburu ikastetxean ospatzen zena Lasarte-Oria osora zabalduko da. Herriko eragile askok hartu du parte antolakuntzan, eta espero dute herritarrek prestatutako egitarauarekin gozatzea.

Aniztasuna sustatzea eta ospatzea du helburu MultikulturFest jaialdiak. Hala adierazi du alkate Jesus Maria Zaballosek. 

Pozik agertu dira Udaleko ordezkariak jasotako babesagatik. Izan ere, herriko elkarte, eragile eta norbanako askok hartu du parte egitarauaren osaeran.

Mohammed Ezzaky-k eta Natalia Beltranek aste osoan zehar egingo diren ekintzak azaldu dituzte.

MultikulturFest jaialdiaren atzean “lan handia” dagoela azpimarratu dute, eta Lasarte-Oriako herritarrek erantzutea espero dute.

Gizarte zerbitzuetako zinegotzi Lourdes Acevedoren ustez, “gehitzeko eta integratzeko” filosofiarekin antolatutako egitaraua da.

Anitzen sarea

Teknikari Izaskun Oronozek aipatu du 2016ko Anitzen sarea ekitaldi honekin hasiko dela. Maiatzean hizkuntzen inguruko lanketa egingo da eta irailean aurreiritzien aurkako kanpaina.