Buruntzazpiko infantilak egurrean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 14a

Asteburua joan eta asteburua etorri, Buruntzazpiko infantilek erakustaldiak ematen jarraitzen dute Gipuzkoako errepideetan.

Donostian aritu ziren pasa den larunbatean, eta azkeneko lasterketetan egin bezala, podiumeko lehenengo eta bigarren mailen jabe egin ziren Asier Pozo eta Iñaki Errazkin, hurrenez hurren. 

Eibarren jokatutako Otxoa oroimenezkoan eragin zieten pedalei kadeteek. Proba txukuna osatu zuten Manex Altuna eta Aaron Anzizarrek, lehenengo 100 sailkatuen artean sartuz (20. eta 93. izan ziren). Azkenik, juniorrak Elgoibarren aritu ziren. Eroriko ugari izan zituzten txirrindulariek, Bazpiko Oier Urbizuk tartean. Hori ikusita, antolatzaileek erabaki zuten 60. kilometroan lasterketa amaitutzat ematea.