Apirila eta maiatzean KZGunean egingo dituzten ikastaroak jakitera eman dituzte. Oinarrizko internet, ofimatika, sare sozialak, irudia eta Google Apps eskainiko dituzte. Etxetik ikasteko aukera ere emango dute. Zehazki, GIMP, lan bilaketa, Wordpress eta LinkedIn jorratuko dituzte.
Ordutegiak anitzak dira, eta interesatuek informazio gehiago eska dezakete Jaizkibel plazako lokalean astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00tatik 20:00etara. Bestalde, tutor.lasarte@kzgunea.net posta elektronikoan ere galde daiteke edozein zalantza, baita 943 023 660 telefonoan ere.