Helbideratutako agiriak borondatezko epearen azken egunean, hau da, 2016ko apirilaren 15ean kargatuko dira zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean.
Helbideratu gabeko agiriak Banku eta Aurrezki kutxetan edo Lasarte-Oriako Udalaren web orrialdean www.lasarte-oria.org ordaindu ahal izango dira. Azken aukera hau aukeratzen duenak Udaleko administrazioa orrialdeko zerbitzu telematikoen barruan dagoen nire ordainketa on line atala erabili behar du.
Ordain gutuna jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zerga-bilketa bulegora jo dezake, edo 943 376 187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.
Era berean, borondatezko epearen azken egunetik aurrera, ordaindu gabeko agiriak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez eskatuko direla jakinarazten da.