Lasarte-Oriako abesbatzak eskainiko duen egitarauan musika estilo ezberdinak izango dira entzungai. Sagasta Institutuko aretoko entzuleek doinu sakroez, euskal doinuez, polifonia edo nazioarteko fokloreko kantez gozatu ahalko dute Alboka abesbatzeko kideen ahotsetan.
Kontzertua Lasarte-Oriako abesbatzaren eta Logroñoko Orfeoiaren hartu-emanaren fruitu da.
Abesbatzak jakin arazi digunez, kontzertiuaz gain, hainbat ekintza dituzte aurreikusiak asteburuan, hala nola, Logroño hiriburua, Biasteri eta ardo upeltegi bat bisitatuko ditu taldeak. Abesbatzeko bazkide eta lagunen babesa ere izango dute bidai honetan.