Mikel Rodriguez herritarra garaile Vias Verdes maratoian, errekorra bost minututan hobetuta

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 16a

Andoainen bizi den Mikel Rodriguez Montaño herritarrak Plazaolako Vias Verdes maratoia irabazi zuen aurreko igandean. Sekulako lasterketa osatu zuen, errekorrra bost minututan onduz eta bigarren sailkatuari hamabi minutu ateraz.

Rodriguezek bi ordu, 27 minutu eta lau segundo behar izan zituen 42 kilometroko ibilbidea osatzeko. Podiuma Koldo Agirre eta Hugo Figuerasek osatu zuten.

Nafarroan hasi eta Gipuzkoan bukatzen den lasterketa da Plazaolako Vias Verdes Maratoia. Lekunberrin dago irteera-lerroa; 42 kilometroz lasterka egin ostean, Andoainen helmugaratzen dira.