Dantza eskolako arduradunek 5 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxoak lotsa astindu eta euskal dantzetan lehen pausoak eman edo dantza ezberdinetan murgiltzera gonbidatzen dituzte.
Interesa dutenek hurerngo astean, irailaren 19an, 20an eta 21ean Manuel Lekuona Kultur etxeko lehen solairuan, kafetegi ondoan, egin ahalko dute izena ematea arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Dantza eskolari buruzko informazio gehiago jaso nahi duten herritarrek egun horietan Manuel Lekuonara hurbildu edo 635 746 028 telefonora deitu dezakete.