‘Landaberriko Euskal Olinpiadak’ irailaren 25ean, goizeko 11:00etatik aurrera, Michelingo kirol gunean ospatuko dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, jolas giroan antolaturiko probak izango dira, non abileziak bistan geldituko diren.
14 urtetik gorakoentzat zuzendutako olinpiadak izango dira eta taldean parte hartuko da, gutxienez 10 pertsona; gehienez 12.
Izena ematea lehenbailehen egin behar da www.facebook.com/landaberri50 estekan.