Buruntzaldea IKTren eskaintza 16/17 denboraldirako

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 13a

Urtero legez, Buruntzaldea IKT taldeak eskaintza zabala prestatu du igerian egiteko interesa daukaten herritarrentzat. Denboraldia prestatzeari aste honetan ekin diote, baina izena emateko epea ez da oraindik itxi. Ohi bezala, lan-saioak Udal Kiroldegiko igerilekuan burutuko dituzte.

Ordutegiak, entrenamendu egunak eta antzekoak kontsultatu ahal izateko, https://buruntzaldeaikt.blogspot.com.es/ webgunean sartu behar dute herritarrek. Edozein zalantza edukiz gero, hainbat helbide elektroniko jarri dituzte eskura Buruntzaldea IKT taldeko arduradun eta entrenatzaileek: galderak orokorrak badira, buruntzaldeaikt@gmail.com helbidera idatzi beharko dute, eta zalantzak entrenamenduen ingurukoak badira, zuzenean entrenatzailearekin jarri daitezke harremanetan, 696 506 632 zenbakira deitu edota borja.aoeztegia@gmail.com posta elektronikora idatzita.