Zientziakide proiektua martxan

Zientziakide proiektuan izena emateko epea ireki da.

Elhuyarrek bultzatutako ekimen horren bidez, AZTIko ikertzaileekin batera ikerketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen zaie herritarrei. Lehen ikerketa Pasaiako badiako uraren kalitatea neurtzea du helburu. 

Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena zientziakide.elhuyar.eu webgunean edo Elhuyarrera telefonoz deituta, 943 363 040. Izena emateko epea irailaren 26an amaitzen da.