Intza Fernandez Kontxako Banderan aritu zen atzo; Getaria-Zarautz, 5. sailkapenean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 12a

Aurreko asteko arantzatxoa kendu zuen atzo Intza Fernandez arraunlariak, Kontxako Banderako bigarren asteburuan uretara atera baitzen Getaria-Zarautzekin. Kostako taldeak ezin izan zuen laugarren postua mantendu, eta bosgarren izan da azkenean sailkapen orokorrean, Caboren atzetik.

Estropada gazi-gozoa izan zen atzokoa Intza Fernandez herritarrarentzat. Aurreko astean egin ez bezala, uretara irten zen Getaria-Zarautzekin, Kontxako Banderako bigarren jardunaldian arraun egitera. Dena den, kostako taldeak ezin izan zuen joan den igandean eskuratutako laugarren postu hori mantendu, eta Caboren atzetik geratu dira sailkapenean. 11:12.75eko denbora egin zuen Cabok, eta 11:24.08koa Getaria-Zarautzek. San Juanek irabazi du emakumezkoen bandera.

Lehenengo txandan nagusi izan zen Cabo, arestian aipatutako denborarekin. Erreferentzia horiek hartuta, Getaria-Zarautzeko arraunlariek erlojuaren kontrako estropada bat egin zuten, ohorezko txandan aritu ziren beste hiru taldeek -San Juanek, Hibaikak eta Oriok- berehala hartu baitzuten aurrea. 

Atzoko estropada izan zen denboraldi honetako azkena. Orain, azarora arte hartuko dute atseden Getaria-Zarautzeko arraunlariek. 

Kontxako Banderako sailkapena

Honakoa izan da aurtengo Kontxako Banderaren sailkapen orokorra:

1. San Juan    21:25.24

2. Hibaika       21:26.68

3. Orio            21:38.82

4. Cabo           22:24.52

5. Getaria-Zarautz    22:29.52

6. Arraun Lagunak   22:47.80

7. Deustu         22:48.82

8. Hernani        22:57.86

Joan den astean Intza Fernandezekin izandako solasaldia