Bigarren eskuko bizikleten azoka datorren ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 12a

Mugikortasunaren Europako astea dela eta, irailaren 23an, ostirala, hainbat ekintza antolatu dira Lasarte-Orian, horien artean bigarren eskuko bizikleten azoka.

Ekimenaren antolatzaileek azaldu dutenez, herritarrek bizikleta edo mugikortasunarekin lotutako objektuak utzi ditzakete azokan eta bertako teknikariek salduko dituzte. Ohartarazi dutenez, ez da 300 euro baino gehiagoko salneurririk onartuko.

Era berean, saltzaileek bizikletaren jabe direla egiaztatzen duen agiri bat sinatuko duela jakitera eman dute, “honela lapurtutako bizikleten salerosketa saihestuz”. Saltzaile zein erosleek NAN aurkeztu beharko dute.

Azokari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi duenak, 943 670 249 telefono zenbakira deitu dezake.