dalak lizitaziora atera du Nerabeentzako Zerbitzu Polibalentea, 77.266 euroko zenbatekoan. “NZPak erreferentziazko zerbitzu publiko bihurtu nahi du”.
Eskaintza arreta ematen dien gazteen premietan nahiz eskarietan oinarritzen da. Programazioa nerabeen intereseko gaiekin nahiz nerabeek egindako proposamenekin hornituko da, bai halaber hezitzaile-taldeak zerbitzurako eta lehendik definitutako helburuak lortzeko ezartzen dituen proiektuekin.
NZPa Lasarte-Oriako 11tik 17ra urteko gazteei zuzendua dago, eta profil desberdinetako nerabeek parte hartzea nahi da.
Erabiltzaileen dibertsitatea bilatuko da, ez bakarrik adinari dagokionez, baita jatorriari, ikastetxeari, sexuari eta abarri dagokionez ere. Eta bertara joaten ez diren nerabeez ere arduratuko da.
Enpresek 15 egun dituzte Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu denetik beren proposamenak aurkezteko. Irizpideak eta xehetasunak deialdian bertan zehazten dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, pertsona eta enpresa interesatuek dokumentazioa jaso dezakete Manuel Lekuona kultur etxean, 943 376 181 telefonora deituz, e-mail bat kultura@lasarte-oria.eus helbidera bidaliz edo kontratatzailearen profilean.