Infantil kategoriako sei igerilari Bermeo aldean ibili ziren iragan asteburuan, Salome Campos itsas zeharkaldian parte hartzen. Ohi bezala, ederki egin zuten denek igerian.
Unai G. Somovilla txapeldun izan zen, 500 metroko ibilbidea 9:57 segundotan burutuz. Buruntzaldea IKTko gainontzeko bost kideak nesken kategorian aritu ziren. Horretan, txapeldunorde izan zen Leire Martin, hirugarren haren ahizpa Ainhoa, laugarren Irati Arzalluz, zortzigarren Joane Arzalluz eta 21. igeriketa egokituan aritzen den Nahia Zudaire.
Bost igerilari horiek honako denborak egin zituzten: 9:49 Leire Martinek; 9:51 Ainhoa Martinek; 10:08 Irati Arzalluzek; 10:57 Joane Arzalluzek; eta 12:52 Nahia Zudairek.