Iragan asteko asteazkenean zuten hitzordua sarituek, baina pertsona bakarra agertu zenez, sariak lokalean jasotzeko aukera ematen du orain Ostadarrek.
'Belarrimotx' boletoa izan da Italiako Giro eta Frantziako Tourreko emaitzak batuta puntu gehien bildu dituena: 1.148 guztira. Hortaz, 1.000 euro irabazi ditu.
Frantziako Tourrari dagokionean, lehenengo bi boletoek ere izen bera dute: 'Belarrimotx'. Denera 540 euro irabazi ditu.
Horrez gain, zortzi urdaiazpiko ere banatu ditu Ostadarrek: 'Erlojukontra', 'Joxema Aranzabe', 'Iara', '27-4-2016', 'Sercalfre', 'Gu Gattunk', 'Txemix' eta 'Ventura'-ri dagozkie.
Taberna irabazlea, berriz, Avenida izan da, 16.911 punturekin. Txartel Txoko jatetxean bi pertsonentzako afaria da saria.