Ostadar SKTren areto-futbol alorrak nesken taldea osatu nahi du

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 8a

Urtetik urtera gero eta bolumen handiagoa ari da hartzen Ostadarren areto-futbol alorra. Aurtengo sasoirako erronketako bat nesken taldea osatzea dela zehaztu dute antolatzaileek.

Horretarako, irailaren 13an bilera egingo dute, 20:30ean, egitasmo horri buruzko xehetasun gehiago emateko. Bien bitartean, aukera ematen diete interesa eduki dezaketen jokalariei euren datuak bidaltzeko: ostadarfutsal@gmail.com helbidera idatzi beharko dute, zehaztuz euren izen-abizenak eta telefonoa.