Langabezian dauden 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) zuzenduriko egitasmoa da. Kolektibo honek, prestakuntza-maila handia badu ere, zailtasun handiak ditu lan-merkatuan sartzeko, bere lanbide-profilari lotutako esperientziarik ez duelako batetik, eta enpresek eskatutako zeharkako konpetentzia eta gaitasunen jabe ez delako bestetik.
Programaren helburua kolektibo honi bere laneratze prozesuan laguntza ematea da zeharkako konpetentziatan prestakuntza pertsonalizatua emanaz eta ondoren enpresetan hiru hilabeteko praktikak eginez.
Hazilan Programan parte hartu nahi duten gazteek www.hazilan.eus webgunean eman behar dute izena irailaren 8rarte edo hazilan@andoain.eus helbidera mezu bat bidaliaz