Pare bat probatan egin zuten igeri Buruntzaldea IKTko benjamin alebinek joan den asteburuan: KZL/Test hirugarren jardunaldian lehenengoek eta kategoria horretako ligako bosgarrenean bigarrenek. Batean zein bestean primeran lehiatu ziren denak.
Gaztetxoenak -2006an eta 2007an jaiotako benjaminek- 50 zein 100 metro bular probetan aritu ziren. Horiek amaitzean, 4x50 errelebo frogan ere hartu zuten parte. 2004 eta 2005ean jaiotakoek aukera-sorta zabalagoa eduki zuten: 50 metro librea zein 100 edo 200 metro bular probak. Eneko Elizasuk, Iker Felipek, Oier Morenok eta Unai Barcinak osatutako laukoteak laugarren postua eskuratu zuen, 3'05''90eko denborarekin. Neskak, berriz, hirugarrenak izan ziren: igerialdi ederra egin zuen Nora Imaz, Maddi Carcedo, Enara Elvira eta Garazi Irigorasek osatutako taldeak.
Alebinek 100 metro estilo eta 400 metro estiloak burutu zituzten. Erreleboan ere aritu ziren: 4x100 tximeleta. Neskek lehenengo postua eskuratu zuten horretan: 6'39''59ko denbora egin zuten.