Aipatutako zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzak sortutako sare batekoa da: "Etengabeko prestakuntza EAEko hiritarrengan sustatzea eta bultzatzea ditu helburu", azpimarratu dute antolatzaileek.
Usurbilgo Lanbide Eskolako ikaskuntza bitartekaria Olatz Lazkano Portu da. Hainbat bide daude harekin harremanetan jartzeko: bitartekaritza-mediacion@lhusurbil.eus helbide elektronikora idatzi daiteke, 943 36 46 00 telefonora deitu edo bestela eskolara bertara joan -Etarte Bidea 9, Bº de Zubieta, Usurbil da helbidea-.
Aholkularitza eta orientazioa
Usurbilgo Lanbide Eskolan eskura dagoen zerbitzuak aholkularitza eta orientazioa eskaintzen ditu hainbat alorretan: gaur-gaurko eta etorkizuneko prestakuntza interesen aztertzean, adieraztean eta zehaztean; norberaren etengabeko prestakuntza ibilbidearen plana egitean; prestakuntzako nahi eta beharrei erantzuna emango dien informazioa bilatzean; banakako arretan -aurrez aurre, telefonoz edo/eta sarean; eta etengabeko ikaskuntzarako prestakuntza eskaintzan.