Kotxe ihesaldia eta atxilotu bat Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 20a

Gaur eguerdian Oria auzoko lagunak harrituak geratu dira. Ertzaintzak auzoa itxi du eta oinez bakarrik atera zitezkeen.

Izan ere, Ertzaintzak mugako kontrol batetik ihesi zihoan kotxe bat geldiarazi baitu Oriako auzoan, El Jardin jatetxe parean.

Kotxean bi pertsona zihoazen. Ertzainek bat atxilotu dute eta bestea ihesi atera da. Ertzainek eta Guardia Zibilek auzotik eta inguruetatik bilatu dute susmagarria.

Operazioak aurrera darrai eta ihesi dagoen pertsonari buruz ez dago berririk oraingoz.