'Amalur' ikuskizunerako sarrerek badute jabea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 21a

Ttakun Kultur Elkarteak apirilaren 16an antolatutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Amalur' ikuskizuna ikusteko sarrerak zozketatu ditu bazkideen artean.

Zortekoak Ana Mari Aguirre Beldarrain eta Pili Bermejo Dominguez izan dira. 

Ttakun-ek eskerrak ematen dizkie Irakurle Txoko eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei sarrerak ekimen honetarako emateagatik.

Baina hau ez da urteko zozketa bakarra izango, herrian euskaraz antolatzen diren ekitaldietako sarrerak bazkideen artean banatzeko asmoa du elkarteak. Ekimen honen bitartez, Ttakun Kultur elkarteak bazkideei haien fideltasuna eskertu nahi die.