Kotxe ihesaldiko susmagarria Andoainen atxilotu zuten atzo

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mar. 21a, 12:00

Atzo goizean Irungo mugako hasi zen ihesaldiak, Oriako auzoan izan zuen geldiunea eta arratsaldean izan zuen amaiera Andoainen.

Atzo jakitera eman genuen bezala, Ertzaintzak Frantzian polizi kontroletik ihesi zihoan kotxe bat hartatu zuen Oria auzoan.

Ertzainak ohar bitartez jakitera eman duenez, Frantziako jerdarmeek hasi zuten operazioa atzo goizean Iparraldean. Alemaniako matrikula zuen kotxea kontrol batetik ihesi atera eta muga igaro zuen.

Hau jakitean, Ertzainak kontrol ezberdinak ezarri zituen eta Oriako auzoan goizeko hamarrak aldera kotxea geldiaraztea lortu zuten pertsona bat atxilotuz. Lekukoen arabera, beste susmagarrietako bat ihesi egin zuen.

 Ertzainek eta Guardia Zibilek auzoan eta eremuetan bilatu zuten iheslaria eta ordu batzuetara, 15:40ak aldera, Bazkardoko eremuan atxilotu zuten.

Bi atxilotuak frantziar herritartasuna dute eta Frantzian karguak dituzte ohiko delituengatik. Atxiloketa Frantziako poliziak martxan zuen ikerketa baten ondorioz eman dira.