Finalera sailkatzerik izan ez duten arren, Arteaga II.ak eta Imazek txapelketa bikaina egin dute. Biek debutatu berri dute profesional mailan, eta finalerdietara iristea lortu dute euren lehenengo parte hartzean.
Tolosako Beotibarren jokatu zuten ostiralean, Gorka eta Tolosaren aurka. Nagusi izan ziren gorriak partidu osoan zehar, aurrelari errioxarra batez ere. Hasieratik ihes egin zuten markagailuan, eta, gogotik saiatu arren, Arteagak eta Imazek ezin izan zuten tantoen aldea murriztu. Azkenean, 22-11.
Agirre eta Larunberen aurka ariko dira Gorka eta Tolosa, apirilaren 2an.