Hego Euskal Herriko lau herrialdetako bakoitzean irteera bat egingo dute Sare Herritarrak deituta. Gipuzkoan Txindokira abiatuko dira apirilaren 3ko goizeko 9.30etan Larraitzetik. "Sakabanaketaren bukauera, larriki gaixo dauden presoen kaleratzea eta salbuespen legediaren amaiera" aldarrikatuko dituzte.
Araban, Bizkaian eta Nafarroan hitzordua ordu berean jarri dute. Muruatik Gorbeia igoko dute, Urkiolatik Anboto eta Arbizutik Beriain.
Egun arrakastatsua izan dadin laguntza beharko dutela azaldu dute antolatzaileek. Besteak beste, "mendi irteerak antolatzeko, gida lanak egiteko edota hamaiketakoak prestatzeko". Lagundu nahi duenak, mendiraekimena@gmail.com bidali beharko du mezua.