Bruselako atentatuak direla eta, elkarretaratzea deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 22a

Lasarte-Oriako Alkatetzak gaur goizean Bruselan jazo diren atentatu terroristak gaitzesteko elkarretaratze deialdia egin du.

Hitzordua, bihar, asteazkena 12:00etan izango da Udaletxe Zaharreko Arkupetan. Herritarrak gonbidaten ditu egitsmo honetan parte hartzera.

Era berean, Lasarte-Oriako Alkatetzak ohar bidez atentatuak gaitzetsi eta bere elkartasuna agertzen die biktimei.