Lehengo igandean izan zen, Erramu igandearekin hasi ziren Aste Santuko ospakizunak Lasarte-Oriako elizetan.
Bihar, Ostegun Santua, Jesusek apostoluekin egin zuen afaria eta Judasen traizioa gogoratuko dute Arantzazuko Ama elizan eta Brigitarren kaperan. Ostiral Santuan, berriz, Gurutze bideak izango dira herriko hiru elizetan goizez eta arratsaldez, Jesusen nekaldiaen berri izango dute.
Larunbatean, Pazko gaubelak egingo dira Arantzazuko Ama elizan eta Brigitarren kaperan. Igandean, Pazko igandean edo Berpizkunde igandean, Jesusen berpizkundea ospatuko dute.
Elizkizun ezberdinen ordutegiak honakoak dira:
Osteguna 24
Ama Brigitarren komentua
18:00etan, Jaunaren afaria gogora ekarriko dute. Elebietan.
Arantzazuko Ama Parrokia
19:00etan, Jaunaren afaria gogora ekarriko dute. Elebietan.
Ostirala 25
San Pedro Parrokia
8:00etan, Gurutze bidea Sausta baserri ondoko aldare txikira. Elebietan.
18:00etan, Jesusen nekaldia. Elebietan.
Arantzazuko Ama Parrokia
10:00etan, Gurutze bidea Azkortera. Elebietan.
Ama Brigitarren komentua
11:00etan, Gurutze bidea. Elebietan.
17:00etan, Jesusen nekaldia. Elebietan.
Larunbata 26
Ama Brigitarren komentua
20:00etan, Pazko gaubela. Elebietan.
Arantzazuko Ama Parrokia
21:00etan, Pazko gaubela. Elebietan.
Igandea 27
San Pedro Parrokia
10:00etan, Pazko Igandeko elizkizuna. Euskaraz.
13:00etan, Pazko Igandeko elizkizuna. Gaztelaniaz.
Arantzazuko Ama Parrokia
11:00etan, Pazko Igandeko elizkizuna. Elebitan.
12:00etan, Pazko Igandeko elizkizuna. Gaztelaniaz.
Ama Brigitarren komentua
11:00etan, Pazko Igandeko elizkizuna. Elebietan.