Otaegiren lanen artean Euskal Herriko txokotako irudiak dira nagusi, hala nola, Orbaizeta, Izaba, Otsagabi edo Donostiako ikuspegiez gozatu daiteke .
Mihise eta egurraren gainean margotutako koadroak edo egurrezko pieza margotuekin konposatutakoak dira. Bolumena eta bistarekin jokatzen du hainbatetan.
Familiako kideek azpimarratu dutenez, argazkiak eredu hartuta margotzen edo lantzen zuen egurra Loretok.
Omenaldia
Loreto Otaegik marrazkirako zaletasuna zuen eta bere lanak familia giroan erakusten zituen.
Baina, familiako kideek azaltzen dutenez, bere ilusioetako bat lanekin erakusketa bat egitea zen. Ezin izan zuen bere asmoa bete eta orain familiak omenaldi gisa gauzatu du amets hori Jalgin bere lanak erakutsiz.