Irakurle Txokoko martxoko saioa ekainean egingo da

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 24a

Irakurle Txoko lagunek martxoaren 22an zuten hitzordua bertan behera geratu zen.

Txokoko kideek aurreratu digutenez, saioa ekainean egingo da, baina oraindik data zehazteke dago. Izan ere, Josu Martinez idazlearekin batera 'Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak' liburua aztertzea baita asmoa.

Bestalde, hurrengo saioa apirilaren 19an izango da. Eduardo Galeano idazle uruguaitarrak idatzitako eta Xabier Alegriak eta Gerardo Markuletak euskaratutako bi lan aztertuko dituzte, Ispiluak eta Hitz Ibiltariak hitzordua beti bezala, 18:30ean, Manuel Lekuona kultur etxean.