Oliba olio eskaeren jasotzea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 14a

Errigora ekimeneko lagunek oliba olio eskaera egin zuten herritarrei gogorarazten die eskaerak jasotzeko egunak martxoaren 15 eta 16a direla.

Otaegi zapateria ohia zenean, Goikale 8 zenbakian,  banatuko dira eskaerak: martxoak 15a, asteartea, 16:00etatik 19:00etara eta martxoak 16a, asteazkena, 11:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara.

Errigorako lagunak pozik daude aurtengo kanpainak Euskal Herria osoan izan duen arrakastarekin. Izan ere, 75.000 litro olio banatuko dira 5.000 etxetara, iaz baino %65 gehiago