Herritar ugari Donostiako Udaberri krosean lasterka

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 15a

Lasterka egiteko zapatilak jantzi eta Donostian barrena korrika egitera joan ziren hainbat lasarteoriatar pasa den igandean; XIV. Udaberri krosean hartu zuten parte. David Martin izan zen herritarren artean azkarrena: 12. postuan helmugaratu zen, 33 minutu eta 40 segundoko denbora eginda.

Eguraldia lagun, herritar ugarik hartu zuten parte 56k amaitu zuten proba igandean Donostian jokatutako XIV. Udaberri krosean. Unai Arroyo tolosarra eta Maitane Guerrero hernaniarra izan ziren bizkorrenak euren kategorietan.

Lasarteoriatar azkarrena David Martin izan zen: 12. postuan amaitu zuen lasterketa; 33 minutu eta 40 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Emakumezkoen kategorian, Maite Salazar izan zen helmugara iristen lehenengo herritarra, 44:01eko denborarekin. 

Raul Gomez Margallo bigarren Beasainen

Denboraldi berria, ohitura zaharrak. Azkenaldian egin legez, podiora igo zen beste behin Raul Gomez Margallo herritarra, Beasaingo VI. herri lasterketan. Bigarren postuan amaitu zuen proba, 46:47ko denbora eginez. Jose Antonio Blanco ordiziarrak irabazi zuen: 46 minutu eta hiru segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko.

Imanol Arteaga Oñatiko duatloian

Trinko Lasarte-Oriako triatloi taldeko kide Imanol Arteagak Oñatiko duatloia jokatu zuen pasa den larunbatean. Distantzia motzekoa izan zen proba −bederatzi kilometro igerian, 36 bizikletan eta lau t'erdi korrika−, Euskal Herriko zirkuiturako puntuagarria. Azkarrenak 

Herritarra bikain aritu zen, eta 88. postuan amaitu zuen proba. Bi ordu pasatxo behar izan zituen ibilbidea burutzeko.