Memoriaren eta historiaren baliogarritasuna auzitan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 15a

Lehengo larunbatean, Elkarbizi egitasmoko kideek bizikidetza eraikitzeko bigarren programari hasiera eman zioten.

Xavier Minguez psikologia doktorea eta Imanol Lizarralde historia doktoreak 'Indarkeriaren kontakizuna. Osaketa eta bideraketa, memoria edo/eta historiaren bitartez?' solasaldia eskaini zuten. 

Villa Mirentxura hurbildu zirenek memoriak eta historiak indarkeriaren kontakizuna osatzeko eta transmititzeko baliagarritasunik baduten hausnartu ahal izan zuten Minguez eta Lizarralderen eskutik.

Urte osoko lanketa

Aurtengo lanketak urte amaierara arte iraungo du, hau da, martxoan hasi eta abendura bitartean izango dira saioak. Hauetan bizikidetza soziopolitikoa sendotzeko beharrezkoak diren zenbait gai aztertuko dituzte.

Egitarauak hamabi saio aurreikusten ditu, lehengo astekoa barne eta bailarako herrialde ezberdinetan antolatu dira. Lasarte-Orian beste bi egingo dira.

Ekainaren 25ean 'Autokritikaren balioa' dokumentala aztertuko dute  eta uztailaren 16an, berriz, 'Elkarbizitza, biolentzia eta legitimitatea' gaia jorratuko. Antolatzaileek oraindik zehazteke dituzte hizlariak.