Lurra izan da saio honetako gaia eta HH3 eta HH4 mailako haurrek adi entzun dute Iker eta baratzea misteriotsuaren ipuina.
Ipuinaz gain, gaia beste baliabide dibertigarrien bitartez lantzeko jokoak eta eskulanak egin dituzte. Esate baterako, babarruna landatu dute, erein eta lorea atera dadin.
Era berean, Amaraun Klubeko antolatzaileek aurreratu dutenez, hurrengo apirilaren 19an, HH3 eta HH4 mailako haurrei zuzendutako ikasturteko azken ipuin kontalari saioa izango da.
Gaia oraindik zehazteke dago. Baina haurrek ederki gozatuko dutela azpimarratu dute Klubeko arduradunek.
Koloreak lantzen
Bestalde, Klubeko txikienek koloreak lantzeko tailerra izango dute apirilaren 12an.
Saio honetan koloreak landuko dituzte hainbat joko eta eskulanen bitartez eta bodypaint-a ere egingo da.
Tailer hau martxoaren 8an zegoen aurreikusia, baina begiralea gaixo zegoela eta bertan behera geratu behar izan zen.
Hitzordua apirilaren 12an, asteartean arratsaldeko 17:30etan da, Zumaburu ikastetxeko psikomotrizitate gelan. Saioak hiru ordu laurden iraungo ditu.
Aita, ama, aitona, amona, osaba edo izeba... haurrak heldu batekin batera parte hartu behar du ekintza honetan.
Informazioa gehiago eta izena ematea 943 37 14 48 telefonoan, aisia@ttakun.eus helbide elektronikoa edo Ttakuneko bulegoan eskainiko da.